XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emazte greziarraren betebeharra haurrak izatea da, plazerrerako beste emakumeak daude, konkubinak ....

Beraz emaztearen papera garai honetan haurrak izatearena izango da.

Plazer sexualerako beste bide batzuetara joko du gizonak, goi-mailakoak konkubinak erosiko ditu, behe-mailakoek aldiz, prostituzio legalizatu eta erregulatuaren aukera dute.

Argi ikusten da emakumearen menpekotasuna, bere senarra hiltzen zenean semearen menpe edo familiara itzultzen zen.

ERROMA:

Erroman emakumearen rola klase sozialaren arabera eman da.

Goi-mailetan gizonak emaztea luzitzeko du, honela haur gutxi izango ditu edertasuna galtzearen beldur.

Ondorioz gizonak plazerra konkubinekin lortuko du.

Behe-mailetan emakumearen rol sozial bakarra haurrak izatearena da.

Familiari dagokionez, ezkontza Grezian burutzen zen antzera ematen zen.

Erroman ezkontza jai bat zen; K.a. 200 urterarte goi-mailekoen eskubidea eta gerora esklabu eta behe mailakoengan onartua izan zena.

Ondorioz, ezkontzatik at ematen diren erlazio sexualak ugariago bihurtzen dira, kontutan izanik gizona gizonago konsideratzen zela zenbat eta erlazio gehiago izan ezkontzatik kanpo.